Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea
Animus in consulendo liber
Datuak
Izen ofiziala
North Atlantic Treaty Organization eta Organisation du traité de l'Atlantique nord
Izen laburraNATO, OTAN, NAVO, НАТО, NAVO, OTAN, OTAN, OTAN, اَلْنَاتُو, 나토, 北约, 北約, НАТА, נאט"ו, נאַט"אָ, NBNL, نیٹو, NATO, NATO, КАСО, NATO eta NATO
MotaAliantza militarra, gobernu arteko erakundea, nazioarteko erakundea eta multinational military coalition (en) Itzuli
HerrialdeaBelgika
Jarduera
KidetzaEuropean Air Transport Command (en) Itzuli
Kide kopurua32
Eskumendekoak
Agintea
Idazkari orokorraJens Stoltenberg
Egoitza nagusi (2017–)
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1949ko apirilaren 4a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: NATO Twitter: NATO Instagram: nato LinkedIn: nato Youtube: UCHlEaKbepQ_S9iIoZPKVQew Flickr: 53299569@N03 Edit the value on Wikidata

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeaingelesezko NATO siglez ere ezaguna— 1949ko apirilaren 4an Mendebaldeko Europako zenbait estatuk sortu zuten Gobernu arteko aliantza militarra da. Gaur egun, 31 estatu kide dira: 29 Europakoak eta bi Ipar Amerikakoak. Arlo politiko, militar eta ekonomikoan, elkarri laguntzeko helburua du.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortua, erakundeak Ipar Atlantikoko Ituna inplementatu zuen, 1949ko apirilaren 4an Washingtonen sinatua[1][2]. NATO segurtasun sistema kolektiboa da: bere estatu kide independenteek elkar defendatzea adosten dute, hirugarrenen erasoen aurrean. Gerra Hotzaren garaian, NATOk Sobietar Batasunaren mehatxuaren kontrola eraman zuen. Sobietar Batasuna eta Varsoviako Ituna desegin ondoren, Aliantzak indarrean jarraitu zuen, eta operazio militarretan parte hartu du Balkanetan, Ekialde Hurbilean, Hegoaldeko Asian eta Afrikan. Erakundearen leloa animus in consulendo liber da [5] (euskaraz: Erabakitzeko espiritu askea)[3].

NATOren egoitza nagusia Bruselan (Belgika) dago, eta NATOren egoitza militarra, berriz, Monsetik (Belgika) gertu. Aliantzak, Ekialdeko Europan, NATOk dituen Erantzun Indarren hedapena izan ditu helburu, eta, NATOko kide guztien militarizazio bateratuen artean, 3,5 milioi inguru soldadu eta pertsonal dago[4]. 2020an, haien gastu militar konbinatua, guztizko nominal globalaren % 57 baino handiagoa zen[5]. Gainera, kideek, 2024rako, beren Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2 defentsa-gastura eramatea edo horri eustea adostu dute[6][7].

NATO hamabi kide sortzailerekin eratu zen, eta bederatzi aldiz gehitu ditu kide berriak; berriena, Finlandia, 2023ko apirilaren 4an Aliantzan sartu zena, zehazki, NATO eratu eta 74 urtera[8]. 2022ko ekainean kide izateko eskaera onartu ondoren, Suedia 32. kide bihurtuko dela aurreikusten da, zeina Ipar Atlantikoko Tratatuari atxikitzeko protokoloa indarrean dagoen kideek berresteko prozesuan baitago[8]. Gainera, gaur egun, NATOk Bosnia-Herzegovina, Georgia eta Ukraina onartuak ditu hautagai gisa[1]. Hedapenak tirabirak eragin ditu kide ez den Errusiarekin (NATOren Bakerako Lankidetza programan parte hartzen duten beste hogei herrialdeetako batekin). Beste hemeretzi herrialdek elkarrizketa programa instituzionalizatuetan parte hartzen dute NATOrekin.

  1. a b (Ingelesez) «What is NATO?» What is NATO? (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. (Ingelesez) Press, Lorne Cook, The Associated. (2017-05-25). «NATO, the world's biggest military alliance, explained» Military Times (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. "Animus in consulendo liber". NATO. Archived from the original on 9 January 2017. Retrieved 23 March 2015
  4. (Ingelesez) «Where are Nato troops stationed and how many are deployed across Europe?» The Independent 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  5. «"The SIPRI Military Expenditure Database"» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  6. (Ingelesez) NATO. «The Wales Declaration on the Transatlantic Bond» NATO (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  7. (Ingelesez) Erlanger, Steven. (2014-03-26). «Europe Begins to Rethink Cuts to Military Spending» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  8. a b (Ingelesez) Reuters. (2023-04-05). «Why are Turkey and Hungary against Sweden joining NATO?» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search